XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adiñekoen illetak (1. era)

Emaiozu, beraz, zure serbitzari eta gure senide I...ri Kristo berpiztuak bezela garaitu dezala eriotza eta parte izan Arekin egiazko bizitza berrian, gizaldi eta gizaldi guztietan.

Amen.

GOGOETA OTOITZA

Badakigu, Jauna, zure asmoak ez direla gure asmoak, eta zure begirada gurea baiño urrutirago dijoala neurrigabe.

Baiñan, sinisten dugu, baita ere, Zu gurekin zaudela: gurekin eriotzaren aurka, gurekin biziaren alde.

Sinisten dugu, zure Itzak bakarrik garai dezakela eriotza, eta Zuk, Biziadun orrek bakarrik eman dezakezula Bizia.

Eriotzak gauzen egia agertzen digunean, zure Itzak bakarrik argi dezake gure gaua, zure Itzak bakarrik indar dezake gure auleria; Zuk bakarrik aska ditzakezu gure gorputz ilkorretan betiko Biziaren indarrak.

Zure Seme maite Jesukristogan, puska-eziñezko batasunez lotu zatzaigu eta Aren piztuera gurearen asiera egin duzu.

Ez du eriotzak ezeztatuko Zuk itzemana; ez du eriotzak desegingo Zuk egiña, ezta suntsituko ere Zuk gugan zure Espirituaren bitartez asi duzuna.

Egia.

Ez digu eriotzak gaur guri dei egiten, guztien egille den zure Itzak baizik.